Euskal Itsas Museoa

#KONTXA1919 AURKEZTU DA

kontxa_1919_2

Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek #KONTXA proiektua abian jarri dute, Kontxako estropadetako kultura ondarearen balioa nabarmentzeko

● Aurtengo edizioak 1919ko Kontxako Estropadetan gertatutakoa ikertzea eta zabaltzea du helburu.

● Euskal Itsas Museoan eta Aquariumen jatorrizko materialak ikusgai egongo dira eta “Arraun astea” ospatuko da. Aste honetan dokumentalen emanaldiak, hitzaldiak eta Ciaboga aldizkariaren argitaratzea egingo da.

Donostia, 2019.08.30. Gaur, abuztuak 30, ostirala, Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek elkarlanean bultzatzen duten #KONTXA100.ren edizio berri bat, #KONTXA1919, kultura proiektuaren aurkezpena izan da, Denis Itxaso Kultura Diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak ere parte hartu dutelarik.

Hirugarren urtez jarraian, egitasmo honekin Kontxako estropaden ondare kultural eta historikoa agerian utzi nahi dute, baita ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmendu ere duela 100 urteko estropadetan gertatutakoaren historia berreskuratuz. Aurkezpenean, Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoaren Zuzendariak eta Alejandro Larrodé Aquarium-eko museo arloko koordinatzaileak #KONTXA1919 osatzen duten jardueren programazioa azaldu dute.

Ekimen ezberdinen artean hauek dira nabarmenenak:

1919ko estropadei buruzko materialen erakusketa bi museoetan: Euskal Itsas Museoan Orioko tripulazioak Kontxan irabazitako “Premio de Honor 1919” bandera ikusi ahal izango da, eta baita P. Antequera Azpirik 1919 egindako eta Donostiako estropadak irudikatzen dituen akuarela dibertigarria. Aquariumen Donostiako elkarteek 1919ko urrian Abran irabazitako estropadagatik Kirikoren traineru donostiarrari eskainitako bandera jarriko da ikusgai.

✔”Arraun astea” - Sarrera librea lekua bete arte 

  • Asteartea, irailak 3/19:00etan > Hitzaldia: “Traineruaren jatorri historikoa / El origen histórico de la trainera” Xabier Alberdiren eskutik. Euskal Itsas Museoan. 
  • Asteazkena, irailak4/19:30etan > “Hondarribia arraunean 1845etik” liburuaren eta ikusentzunekoaren aurkezpena, egileen eskutik. Aquariumeko auditorioan. 
  • Osteguna, irailak 5/19:30etan > “Ciaboga” ikusentzunekoaren emanaldia . Iñaki Pinedo, zuzendaria, eta Angel Obregón, historialariarekin. Aquariumeko auditorioan. 

✔ Ciaboga aldizkariaren 3. zkiaren argitalpena: 1919ko irailaren 7an eta 14an jokatu ziren Kontxako estropaden kontakizuna eskainiko du, garaiko dokumentuen, argazkien eta egunkarietako albisteen bidez. Ciaboga aldizkaria doan banatuko da irailaren 6an, ostiralean, El Diario Vascorekin.

Halaber, Euskal Itsas Museoaren aurrealdean, eta bisitariak ibilbide historiko honetara gerturatzeko, edizio honen Ciaboga aldizkariaren edukiak panel informatibo batean jarri dugu. Azkenik irailaren 8an, eta “Itsasoko oharrakegitasmoaren baitan, Kontxako estropadetan garaile suertatuko diren traineruen omenez “Irabazleen kanpai-hotsa” joko du Kontsulatuko Dorretxeko (egun Euskal Itsas Museoa) kanpaiak.

Aurkezpenean, Euskal Itsas Museoko zuzendariak, Xabier Alberdik adierazi du "Euskal itsas Museoaren egitea gure itsas ondarea balioan jartzea da. Aurten ere, egitasmo honen helburua, euskal itsas ondarearen baitako ekitaldirik garrantzitsuenetakoa den Kontxako Estropadetan orain dela ehun urte jazotako gertakariak berreskuratzea eta ezagutzera ematea da".

Alejandro Larrodék euskal itsas ondare historikoa berreskuratzeko beharra azpimarratu du, Donostiako Aquariumak mende bat baino gehiago daramatzan lanei garrantzia emanez, eta gure tradizioak indartuz, herritarrei eta batez ere txikiei bizirik jarrai dezaten eta zabaltzearen garrantzia azpimarratuz.

#Kontxa 1919ko egitasmoko arduradunek, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Donostiako Udalari, El Diario Vascori, Casino Kursali, La Perlari, Hotel Londresi, Donostiako Errege Klub Nautikoari, Monte Igeldori eta Donostiako Tenis Elkarte Errealari proiektu kulturala hau aurrera emateko laguntzagatik eskerrak eman nahiko genituzke.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...