Euskal Itsas Museoa

"Ziaboga" dokumentala Aquariumen ikusteko aukera

20190905-ciaboga_arraunastea

Donostia, 2019.09.05. Kantauri itsasertzeko traineruen munduari buruzko "Ziaboga" dokumentala Euskal Itsas Museoak eta Aquariumek antolatu duten Arraun Astearen programazioaren barnean proiektatuko da gaur osteguna irailak 5ean Aquariumeko auditorioan doako sarrerarekin #KONTXA1919 proiektu kulturalaren baitan.

Emanaldian dokumentalaren zuzendaria den Iñaki Pinedo egongo da, “El Hombre que murió dos veces", "La Escuela Fusilada" edo "Los otros Gernikas" –2012ko Goya sarietarako hautatua– bezalako dokumentalen arduraduna. Bertan Ángel Obregón arraunlari eta historialaria eta proiektuaren dokumentazioaren arduraduna ere izango da, baita pelikulan parte hartu duten hainbat pertsonek ere.

Dokumentala, ia hiru urteko lanaren fruitua, artxiboko material ugaritan oinarritzen da, erakunde ezberdinekin –besteak beste, Kutxa Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Donostiako Euskal Itsas Museoarekin–, lankidetzaren bidez lorturikoa  eta Kantauriko itsasertzeko arraun munduaren parte diren gizonezko zein emakumezkoen testigantzak jasotzen ditu.

Gipuzkoako arraunari lotutako testigantza eman dutenen artean, Antonio Oliden, Jose Luis Korta, Jon Salsamendi, Andrea Oubiña, Ohian Gozategi eta Joxemi Elduaien daude. Dokumentalan Donostia eta Kontxako Banderaren presentzia ere handia da.

Soinu bandari dagokionez, Gipuzkoako musikariek hartu dute parte, besteak beste, Gorka Hermosa akordeoi jolea eta konpositorea, Aitor Furundarena eta Tadusak taldea.

“Ahozko Memoria”ren aldetik, dokumentalak ez du off ahotsik. Proiektu honek Kantauri itsasoko traineruen historiaren eta kulturaren arloetan sakontzea du helburu, ez bakarrik kirol arloan. Bere zuzendariaren hitzetan, "Ziaboga dokumentalarekin  ikusleei helarazi nahi diegu estropaden irudi ikusgarrien atzean dagoena, posible egiten duten sentimenduak".

Ikusentzunezkoak Arraun-munduko egungo beste gai batzuk ere lantzen ditu, belaunaldi berriak edo emakumeen parte hartzea traineru-estropadetan, esaterako.

Kantauri itsasoko kostaldeko herri-kulturan eta jendearen izaeran sustrai sakonak dituen gaur egun kirola honen historia, kultura eta kirol alderdietan lan egiten duten historialarien eta ikertzaileen aholkularitza izan da proiektu honetarako.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...