Euskal Itsas Museoa

Gaur argitaratzen da Ciaboga aldizkariaren 3. Zkia

20190906-ciabogaaldizkaria

Donostia, 2019.09.06. Gaur, Irailak 6, ostirala, Ciaboga aldizkariaren 3. zkia. doan banatuko da El Diario Vascorekin. Online bertsioan ere eskuragarri dagoen aldizkari honen argitalpena, #KONTXA1919 egitasmoaren baitan kokatzen da.

Aurtengo aleak 1919ko irailaren 7an eta 14an jokatu ziren Kontxako estropaden kontakizuna eskainiko du, garaiko dokumentuen, argazkien eta egunkarietako albisteen bidez. Aldizkariaren azalan Manuel Olaizola Orioko patroi mitikoaren irudia ageri da, berak irabazi baitzuen bere tripulazioarekin 1919ko Kontxako bandera, egunotan Museoan ikus daiteken bandera, alegia.

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...