Euskal Itsas Museoa

Zatoz arraun egitera eta bela bataioa irabazi ezazu

20190919-oej-jep_2019_eim_

Hurrengo urriaren 5ean, larunbatean, 11:30etan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Museoak tinatxo estropada antolatuko du Donostiako portuan. Jai giroko jarduera hau, parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsona guztiei irekia dago. Ausartuko zara?

TINATXO ESTROPADA DONOSTIAKO PORTUAN

Euskal Itsas Museoak tinatxo estropada antolatuko du kirolari eta festari loturiko gure itsas ondarea balioan jartzeko asmoarekin.

  • Noiz: Urriak 5, larunbata
  • Ordua:  11:30etan (itsasgora)
  • Nori zuzendua: Parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsona guztiei. Igerian jakin behar da derrigorrez.           
  • Izen ematea: 94343051 /  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / Urriaren 2a baino lehen. Plaza mugatuak.
  • Doako jarduera

OINARRIAK

Tinatxo estropada zingan edo polainean arraun eginez izango da, potin edo txalupa txikietan erabiltzen den arraunean egiteko modua. Tinatxo bakoitzean pertsona batek hartuko du parte arraun bakar batekin, arrauna tinatxoak alde batean duen hutsune biribil antzekoan ipinita eta arrauna albo batera eta bestera eraginez. Estropada baliozkoa izateko estropada osoan zehar parte-hartzaileak tina barruan egon behar du. 

  • Materiala: tinatxoak (egurrezko upelak erdibituak) eta arraunak. Euskal Itsas Museoak prestatuko ditu. 
  • Parte-hartzaileen kopurua: 16 pertsona.
  • Txandak: Estropadak 4 txanda izango ditu eta txanda bakoitzean 4 pertsonek hartuko dute parte. Txanda bakoitzeko onenek finala jokatuko dute. Txandak zozketaz osatuko dira eta txanda bakoitzak gehienez 15 minutu iraungo du.
  • Prestaketa: Norgehiagoka baino lehenago parte-hartzaileei polaina arraunketa estiloko argibide txikiak emango zaizkie.
  • Hasiera puntua: Kaiarribako arrapalan tinatxoak hartu eta Gurutze Gorriaren ondoan dagoen baliza bateraino joan beharko dute-eta ziaboga egin berriz ere hasiera puntura bueltatzeko. Egin behar duten ibilbidea 80 metrokoa da.
  • Epaimahaiak hartzen duen erabakia definitiboa izango da. 

SARIA:

  • Garaile bakarra izango da, finaleko txanda irabazten duena, eta bi pertsonentzat Navegavelarekin bela bataioa irabaziko du sari gisa.
  • Estropada bukatu ondoren parte harzaile guztiei luntxa eskainiko zaie.
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...