Euskal Itsas Museoa

Atera iezaiozu argazkia itsas-ondareari eta irabazi

20190930-ondarearibegira

Museum Cemento Rezola eta Euskal Itsas Museoa, Ondarebizia ondarearen inguruko sentsibilizazio proiektuaren bidez, "Ondareari Begira" VI. Argazki Lehiaketa jarri dugu martxan, edizio honetan gaia itsas ondarea delarik Begirada bai ondasun materialetan, nola ez-materialetan eta itsasoarekin erlazionatutako paisaietan finkatzen dugu: ontziolak, arrantza, kontserba-industria, itsasoari lotutako ohiturak edo festak, besteak beste. Erakutsi iezaguzu itsas-ondarearekiko duzun begirada eta irabazi ordainsariak eta ikastaroak! Bidali iezaguzu zure argazkia urriak 28 baino lehen.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...