Euskal Itsas Museoa

Abilezia eta dibertsioa itsas ondarearen inguruan

20191005-tinaestropada_web2

Donostia, 2019.10.07. Pasa den larunbatean, urriak 5, Donostiako portuan zingan arraun eginez I Tinatxo estropada jokatu zen arrakasta handiz partehartze eta publikoaren aldetik. Estropada Euskal Itsas Museoak antolatu zuen Ondarearen Europajo Jardunaldien barruan.

Robin gazte suediarrari esker “nazioarteko” maila lortu zuen estropadan 16 lagunek hartu zuten parte. Kataluniako ordezkaria ere izan zen. Estropada Kaiarribako arrapalan hasi eta bukatzen zen, arraunean 80 metro inguruko distantzia –ziaboga eta guzti– egin ondoren. Lau txanda jokatu ziren, eta lau denbora onenek finaleko estropada lehiatu zuten. Ustekabean, partehartzaile gehienek estropada tina barruan bukatzea lortu zuten, eta 10 minututan ezarrita zegoen gehienezko denbora baino azkarrago eginez. Are gehiago, estropada bukatzeko behar izan zuten denbora jaisten joan zen tandak aurrera joan ahala. Finaleko lehian José Ángel ek garaipena lortu zuen 3’51” denborarekin. Berak jaso zuen Navegavelako Iratxe Elsoren eskutik saria: bi pertsonentza bela bataioa.

Museotik zinez eskerrak eman nahi dizkiegu egitasmo hau antolatzen eta gauzatzen lagundu diguten pertsona eta erakunde guztiei: Arraun Lagunak, Donostiarra Kaiarriba, Donostiako Tenis Elkarte Erreala, Gurutze Gorria eta Navegavela.

Denborak:

  1. TXANDA:  1-Ibon 8’00”; 2-Ane .…; 3-Amaia 8’42”; 4-Antxon….
  2. TXANDA:  1-Victor 9’53”; 2-Enekoitz 7’10”; 3-Josemari 7’09”; 4-Andrés 6’43”
  3. TXANDA:  1-Cristina 6’01”; 2-Garazi 4’48”; 3-Javi 7’42”; 4-José Ángel 4’32”
  4. TXANDA:  1-Pedro Manuel 9’19”; 2-María 4’48”; 3-Cristina 6’24”; 4-Robin 5’56”

FINALA: 1-José Ángel 3’51”; 2-Garazi 4’14”; 3-María 4’22”; 4-Robin….

BIDEOA

ARGAZKIAK

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...