Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoa San Sebastian Gastronomikan

20191008-ssgastronomika2

Donostia, 2019.10.08. Xabier Alberdi Museoko zuzendariak parte hartu du Getariako Itsas Gastronomiaren Elkartearen hitzaldian Kursaaleko auditorioan. Hitzaldia, Elkano eta lehen mudndu bira gai nagusia duen San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2019 biltzarraren programazioan barne eskaini da.

Getariako zenbait jatetxek (Elkano, Kaia-Kaipe, Txoko Getaria, Balearri eta Astillero) eta hainbat irakasle eta historiagilek —hauen artean Xabier Alberdik– osatzen dute Getariako Itsas Gastronomiaren elkartea orain dela urte batzuetatik hona, Getarian parrillak izan duen bilakaerari buruzko ikerkuntza-prozesu sakon batean murgilduta dago.

Juan Sebastian Elkanoren testamenduan agertzen dira parrillari buruzko lehenengo idatzoharrak eta, ordudanik, egiteko modu berezia eta parrillaren inguruko jakinduria handia garatu dute herriko arrantzaleek eta jendeak.Horrela eman dute aditzera gaur eskaini duten "Parrilla, sukaldaritza-paisaia" hitzaldian.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...