Euskal Itsas Museoa

“Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia” liburua aurkeztu du Daniel Zulaikak

20191016_librodanielzulaika1_

Donostia. 2019.10.16. Liburuak lurraren inguruko lehen itzuliaren espedizioan euskaldunek egindako ekarpena jasotzen du: hiru nao euskaldunek hartu zuten parte espedizioan, baita hogeita bi bizkaitar, bederatzi gipuzkoar eta hiru nafarrek ere, horien artean marinelak eta beste lanbide batzuetako eskifaia-kideak.

Daniel Zulaikak bi urte eraman ditu nabigatzaileei eta bidaiaren antolatzaileei buruz ikertzen. Juan Sebastian Elkanorekin batera, sei euskaldunek burutu zuten lehen mundu bira.

Autoreak gaur goizean aurkeztu du liburua Donostiako Euskal Itsas Museoan; berarekin izan dira Gipuzkoako Kultura diputatu eta Elkano 500 Fundazioko patrono Denis Itxaso; entitateko zuzendari Ion Irurzun eta museoko zuzendari Xabier Alberdi. Hiru entitate horiek eta Kutxa Fundazioak lagundu dute lana argitaratzen, euskaraz zein gaztelaniaz kaleratu dena. Lana bertsio digitalean eskura daiteke, doan, Elkano 500 Fundazioaren web orrian eta Euskal Itsas Museoaren orrian.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...