Euskal Itsas Museoa

Xabier Alberdi “Ohorezko kortsarioa” izendatu dute

20191018-alberdikortsarioa2

Pasaia, 2019.10.18. Euskal Itsas Museoaren zuzendariak Albaolan jaso zuen izendapena garaiko arropekin jantzita Donibane Lohitzuneko eta Ziburuko "L'Ordre des Corsaires Basques"-en ordezkarien eskutik.

Ekitaldia, Orioko Mutiozabal ontziolan aurkitutako planoetatik Faktorian eraikitzen ari diren "Juanita Larando" patatxearen aurkezpenaren ondoren izan zen. Albaolako ikerketa departamenduko arduraduna ere den Xabier Alberdik ontzi mota honen testuinguru historikoa azaldu zuen, oso ontzi arinak ziren eta XVIII. mendean kortsarioek erabiltzen ohi zuten.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...