Euskal Itsas Museoa

Museoa “#Kontaidazu Museoa Saio Irekian”

20191112-saioirekia_xabier

Irun, 2019.11.12. Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendariak, gaur Gordailuan egin den mahai-inguruan parte hartu du, Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Culturalek sustatutako "Saio Irekia" museoen jardunaldi profesionalen esparruan.

"Kontakizunak eta testuingurua. Museoa-lurraldea-oroimena" maai inguruan parte hartu dute ere: Luis Martinez Campo, Cerezales Fundazioko musikari eta pedagogoak, eta Gemma Carbó, Landa Bizitzaren Museuko zuzendaria. Xabier Kerexeta Gordailuko etnografia-teknikariak dinamizatu du topaketa, eta museoak aldaketa-testuinguruetan bere inguruko memoriaren bermatzaile eta transmisore gisa duen eginkizunari buruzko hausnarketa interesgarriak entzun ahal izan dira.

Saio Irekiak bere ibilbideari jarraitzen dio museoen sektoreko profesionalen arteko elkargune eta eztabaidagune bat den aldetik. Urtero antolatzen dira formatu desberdinetan elkarrizketa- eta hausnarketa-saioak sektorearen barran interesekoak diren gaien inguruan. Aurten, jardunaldiak museoaren eraldaketa progresiboaz hausnartzen eta eztabaidatzen ari dira, bitartekari gune bat, kontakizunak sortzen dituena; museoa, istorioen narratzaile gisa.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...