Euskal Itsas Museoa

Erakusketa berriaren aurkezpena

20191127-elkano_aurkezpena2

Donostia, 2019.11.27. Denis Itxaso Kultura diputatuak, Xabier Alberdi eta Mariana Rotaeche Euskal Itsas Museoko zuzendari eta koordinatzaileekin batera, «Elkano. Lehenengo Mundu Bira» erakusketa aurkeztu du. 

Erakusketa honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak Bosgarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin bat egiten du.  Denis Itxasoren hitzetan, "Elkano irismen globaleko gertaera historiko baten protagonista izan zen, Gipuzkoan eta Euskadin oso presente dagoen izpiritu baten onena irudikatzen duena: oraina hobetzeko eta eraldatzeko urrunera begiratzen duten ekintzaileena".

Xabier Alberdi Museoko zuzendariaren iritziz, "Juan Sebastian de Elkano izan zen Moluketatik mendebalderantz nabigatzen jarraitzeko erabakia hartu zuena, ibilbide ezezagunetatik.  Munduko Lehen Itzulia bere jenialtasunari esker izan zen posible, bere ezagutza nautiko, kosmografiko, teknologiko eta ekonomikoetan, eta bere lidergo gaitasunean oinarrituta".  

Mariana Rotaeche museoko koordinatzaileak azaldu duenez "erakusketa hau objektu eta lanetatik haratago doa, erakusketa bizia da.  Askotariko programazioa sortu dugu, askotariko formatuetan eta publiko ezberdinentzat". Horrela, Elkanoren irudiari buruzko jarduerak izango dira museoan 2020ko maiatzaren bitartean: antzerkia, bisita antzeztuak, haur eta nagusientzako tailerrak, XXI. mendeko abenturazaleekin topaketak eta hitzaldiak.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...