Euskal Itsas Museoa

MARIRI OMENALDIA

20200109_mari

Badira 154 urte Donostiarrok eta Zumaiarrek asko maitatzen genuen itsasgizon bat Kantauriko urek bere altzora eraman zutena, Jose María Zubia “Mari”.

Marik itsasoa zuen lanbide, eta bizitza. 9 urte bete eta txalupa mutil bezala sartu zen. Zumaiako kostaldeak bere gaztaroan utzi eta Ameriketara joan zena. Handik eta hona ibili ostean Donostiara iritsi zen eta han traineru bateko patroi egin zen.

Mariren eta bere eskifaiaren balentria ukaezina da. Hainbat alditan euren bizia arriskatu zuten arriskuan zegoen jendea sorotsi nahieam. Laguntzeko lera horrek bere herrikideengan eta agintarieran lilura sortrzen zuen. Agintariek dominarik garrantzistuenak eman zizkieten.

Handik urte batzuetara, 1866ko urtarrilaren 9an eguneko lehenengo izpiak hodei artean pasatzen ziren bitartean, Santa Klara uharte inguruan zebiltzan bi txalupak itsaso eta haizearen ufada zakarrak jasan zituzten. 

 Egoera larria zen, eta kaian giroa gero eta ezkorragoa, honi buelta eman nahian eta Mari sorotsi nahian bi traineru abiatu ziren baino ez zuten inongo aukerarik izan.

Gipuzkoarrok Mariren heriotzaren berri izan genuenean, gure malkoek itsasoa bete zuten eta gertakarian guraso, anaiak galdu zituztenei laguntzen hasi genizaien eta Mariren irudia gogoratzen. 

Baino itsasoarekiko zuen maitasun horrek ez zen Jose Mari Zubiarekin amaitu. Bere leinuak itsasoan lan egiten dutenak GORAIPATZEN dituzte eta beraien bizi baldintzak hobetzeko lan egin dutenak, Jose Zendoia Getariako Arrantzaleen ostatuaren sortzailetako bat izan zena.

Itsasoarekin lotura izan duen leinu bat izan da eta Biktoriano Iraolak idatzi zuen bezala

Biotz aundiko kantauritarra

Holdargarria urian,

Euskaldun onak biotz barrenean

gaur daukatena gordian;

anai askoren salbatzailea,

beti laguntzen urpian,

aurkitu zuan arte obia

itsasoaren erdian.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...