Euskal Itsas Museoa

EUSKAL ITSAS MUSEOKO XXI. MENDEKO ELKANOEN TOPAKETAK POU ANAIEKIN HASIKO DIRA.

XXI. mendeko abenturazaleekin lehen hitzaldia antolatu du museoak ostegun honetan

“Elkano. Lehenengo Mundu Bira” erakusketaren barnean

 

Orain dela 500 urte, gipuzkoar bat izan zen lehengo mundu bira egin zuena;  gaur egun, pertsona askok munduari bere bira ematen dioe, ibilbide berriak zabaldu dituztenak edota orain arte lortu gabeko helmugak gainditu dituztena..  “Elkano. Lehenengo Mundu Bira” programazioan, Euskal Itsas Museoak leku bat eman nahi izan die XXI mendeko Elkanoei.

 Ostegun honetan, urtarrilak 9,19etan XXI. mendeko Elkanoen topaketei hasiera emango diegu  Iker eta Eneko Pou-ren eskutik. Iker eta Eneko Pouk alpinismoan eta eskaladan esploratu gabeko bideak aurkitu eta irekitzeko grina partekatuko dute. Haien bizimodua, espedizioek etabarrek Elkanoren balentriarekin zerikusirik dute?  Eneko eta Iker Pouek (Gasteiz, 1974 eta 1977) ez ohiko kordada bat osatzen dute. Beraien indarrak batuaz,  mundu osoko gailurretaraino eramango dituen espedizioak diseinatu eta hauei ekiten diete.

Data: 2020 urtarrilak 9, osteguna  Ordua:19:00ak Hizkuntza: Gaztelania.

Lekua: Euskal Itsas Museoa  Sarrera: Doan, aretoaren edukiera bete arte.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...