Euskal Itsas Museoa

Museoa, gaurkotasunaren agentea

museo agente de actualidad_fotor

PRENTSA AURREKOA

Foru Aldundiaren Museoek «Museoa, gaurkotasunaren agentea» proposamena egin dute, museoak konfinamendu garaian hurbilen dituzten errealitateak agerian jartzeko

  • Museoek astero partekatuko dituzte bere webguneetan elkarrizketak, podcastak eta COVID19ren aurreko testigantzak online aldizkari baten bidez

Euskal Itsas Museoak, Igartubeiti Bserri Museoa eta Zumalakarregi Museoak "museoak, gaurkotasunaren agentea" proiektua kaleratu dute beren webguneetan. COVID19k sortutako salbuespen-egoeraren aurrean, museoak bere komunitatearen errealitate hurbilenetara gerturatu dira elkarrizketa, podcasts eta online aldizkari txiki baten bidez. Edukiak museoen webguneetan egongo dira eskuragarri astero. Helburua, museoak hurbilen dituzten errealitatera gerturatzea da, pertsona anonimoen portaerak eta ekimenak  ikusarazi eta balioesteko, momentu honetan, Museoari gertatzen ari zaion bezala, historia amankomun baten testigu direlako..

Horrela, proiektua hiru ekimenetan gauzatu da. Ekimen horietan, biztanle migratzaileen, arrantza-sektorearen eta baserritarren egoera islatzen da COVID19ren aurrean:

Zumalakarregi Museoak “Migrazioak,  komunitatearen ahotsak” proposamena sortu du. Museoaren migraciones proiektuaren bitartez elkarrizketan jarraitzen du eta podcast saio batek museoarekin kolaboratzen duten pertsona migranteen ahotsak plazaratuko ditu. Nola bizi dute kultura, ikuspuntu eta egoera desberdinetatik errealitate hau?

Igartubeiti Baserri Museoak,  “Baserritarrak konfinamenduaren aurrean” ekimenaren bitartez eta podcast formatua duten elkarrizketa medio, landa munduak tokiko ekoizpen sistemaren gelditzearen aurrean eman dituen erantzunak aztertzen ditu. Nola egiten diote aurre baserritarrek zalantza momentu honi? Egun hauetan egiten ari diren ekimen desberdinak ikusarazteko eta informatzeko modu bat da.

Euskal Itsas Museoak, Itsasertzetik proiektuarekin, arrantzarekin lotura duten eragile desberdinek egoera honetan izan dituzten zalantzak eta emaniko erantzunak elkarbanatu nahi ditu. Jasotako testigantzak bere webgunean partekatuko ditu  aldizkari txiki baten bidez. Museoak, sektoreak dituen galdera garrantzitsuenei erantzuna emango die. Nola ari dira errealitate berri honek sortu dituen aldaketei aurre egiten?

Gainera, hiru foru museoek programa horrekin lan egiten dute museoaren eskaintzan pertsonei inportatzen zaizkien eta erantzun nahi dieten gaurkotasuneko gaiak sartzeko. Era berean, museoek beren harremanak aktibatzen dituzte eta beren funtzio sozialena indartzen dutelarik, ziurgabetasun-uneen aurrean gogoeta eta iritzia emateko, oraina iraganen eta gure erabaki indibidual eta kolektiboen batuketa gisa ulertuta.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...