Euskal Itsas Museoa

PO Dastatu museoa!

instagrama_dim_eim 1_fotor

Kultur aniztasuna, Euskal Itsas Museoaren proposamenaren ardatza Museoen Nazioarteko Egunean

  • Datorren maiatzaren 18an Euskal Itsas Museoak bere bildumak eskuragarri jarriko dituzte gastronomia eta ondarea uztartuz bideoen bidez

  • Ander Gonzalez sukaldariak parte hartuko du eta publikoari euren proposamenak lehiaketa batean partekatzeko gonbita egingo zaie.

Euskal Itsas Muesoak bat egingo du ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin, 2020ko maiatzaren 28an, aurtengo gaia “Berdintasunaren aldeko museoak: aniztazuna eta berdinatasuna” da. Euskal Itsas Museoak, “¡Saborea el Museo!-Dastatu Museoa!” online ekimenarekin, bere bildumak eskuragarri jarriko dituen gastronomia eta ondarea elkartuz.

“Dastatu Museoa!” proiektuan Euskal Itsas Museoko “Elkano. Lehenengo Mundu Bira” erakusketan dagoen objetu bat, itsas bidaietan erabiltzen zen kobrezko pertza bat, produktu edo errezata batekin erlazionatzen da; bakailaoa. Bakailaoa bezalako produktu urruna abiapuntzat hartuta, Ander González Lasala Plaza hoteleko La Jarana tabernako gastronomia-aholkulariarekin hitz egin dugu, bideo baten bitartez bakailao-errezeta bat egin zezan, tokiko merkatuetako osagaiak uztartuz. Horrela lehenagoko eta gaur egungo jakintzak batu ditugu.

Solasaldi horiek museoen nazioarteko egunean estreinatuko dira, maiatzaren 18an, zentroen webguneetan, eta lehiaketa bat irekiko da publikoarekin. Museoak pertsonak gastronomiaren kulturaniztasunaren inguruko gogoetak partekatzera gonbidatzen ditu eta ekimen honetan parte hartzea aukeratzen dutenek, proposatutako osagaietatik abiatuz eta bideo, irudi, audio euskarrian. Sariari dagokionez, alde batetik, bidaltzen diren errezetetatik formatu originalenari Itsasertzetik saria, Bretxako merkatuko Oianeder arrandegian erabiltzeko bale bat emango zaio. Bestetik, La Jarana saria zozketatuko da, lehiaketara aurkezten diren errezeta guztien artean, Lasala Plaza hoteleko La Jarana tabernan bi lagunentzako aperitibo bat zozketatuko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko hiru museoek, ondarearen eta gaurkotasunaren artean, ildo nagusi gisa gastronomia, kulturen arragoa, oinordetutako memoriak eta munduko ohiturak, aukeratu dute.  Helburua museoetako bildumak beste ikuspuntu batzuetatik eskuragarri jartzea da, gastronomiak adierazten duen kultur aniztasunaren bidez museoetako ondarearen zati bat esploratzea, museoa dastatzera eta beste ahots batzuek kontatutako beste ondare batzuk erakustera gonbidatzea da. Azken finean, gure kultur gastronomikoa osatzen duten osagai asko urrunetik etorri dira eta kultur aniztasunaren emaitza dira eta museoek kulturen arteko elkargunea izan nahi dute. 

Nazioarteko Museoen Egunaren helburua kulturak aberasteko, elkar ulertzeko, elkarlanean aritzeko eta herrien arteko bakea garatzeko duten garrantziaz kontzientziatzea da. Maiatzaren 18an edo data horren inguruan antolatzen da, duela 40 urtetik, covid 19 aren ondorioz, bi fasetan antolatuko da ospakizuna. Lehenengoa maiatzaren 18an, formatu digitalean, eta bigarrena, azaroaren 14tik 16ra bitartean, in situ jarduerak eginez.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...