Euskal Itsas Museoa

Dastatu museoa!

instagrama_dim_eim 1_fotor

Euskal Itsas Museoak, datorren maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du eta aurten landuko dugun gaia “berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa" izango da.

Lelo honi jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoek museoek piezen artean ezkutatzen dituzten istorio eta loturak aztertuko dituzte.

Gainera, portuko eta Alde zaharreko beste eragilleekin loturak sendotzeko balio izan du. Lehehengo aldiz museoa, Lasala Plaza Hotela, bere La Jarana Tabernarekin eta Oaineder arraindegirekin elkarlanean aritu baita.

Dastatu Museoa! ekimenaren abiapuntua “Elkano. Lehenengo Mundu bira” erakusketan dagoen kobrezko pertza bat izango da. Itsas-bidaietan marinelak elikatzeko erabiltzen zuten objektu honek, bertatik sortu diren bakailao errezeta desberdinak ezagutzeko aukera emango du. Produktu honen bitartez, Ander González, Lasala Plaza Hoteleko La Jarana Tabernako aholkulari gastronomikoarekin bideo solasaldi bati ekingo diogu bakailaoarekin errezeta bat egiteko.

Euskal Itsas Museotik, lehiaketa batean parte hartzea proposatzen zaituztegu. Alde batetik, “Itsasertzetik” saria banatuko dugu, museoko sare sozialetan errezeta formatu originalena partekatzen duenari, Oianeder arraindegian erosteko 100€ balea emango zaio. Bestetik, parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo da eta La Jarana tabernan bi pintxo zozketatuko dira.

Proposamena ikusi hemen:

Bideoa ikusi hemen:

play_dim2_eim_es_fotor

Nola hartu dezakezu parte lehiaketan?

  • Bidali ezazu zure bakailao errezeta 

  • Partekatu ezazu Twitter edo Facebook bidez

  • #DastatuMuseoa hashtaga erabili

  • @ItsasMuseoa etiketatu

  • EDO Bidalia zure ERREZETA Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera

*Zure proposamen bidaltzerakoan lehiaketaren oinarriak onartzen dituzu


		
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...