Euskal Itsas Museoa

Museoak 29 urte bete ditu. MIla esker!

29_urte

Orain dela 29 urte  Donostiako portuko Kontsulatuaren dorretxea izan zen eraikinean Untzi Museoak, gaur egungo Euskal Itsas Museoa denak, bere ateak zabaldu zituen.

 Museo berriak gure kostaldean balio gabe edo baztertuta zegoen itsas ondarea errekuperatu, balioan jarri, ikertu eta ezagutzera eman nahi zuen. 

Erronka paregabea zen eta euskal kostaldeko eragile, elkarte eta pertsonek hasieran txikia zen museoa, erreferente handi batean bihurtzen saiatu ziren. Horretarako, bere erakusketak objektuz eta historiaz bete ziren.

Hasierako erakusketa iraunkorrean, ontzigintzaren edota arrantzaren mundua biltzen baziren ere, ondorengo urteetako erakusketek beste hainbat itsas gai jorratu dituzte. Erakusketak antolatzea, ordea, museoak lantzen dituen ataletako bat besterik ez da, bisitariek zuzenean ikusi dezaketena. Museoak euskal itsas ondarearen pieza ezagunak eta ez hain ezagunak kontserbatu ditu, besteak beste, Gipuzkoako lehenetariko sorospen ontzia izan zena edota Kontxako badiako urpean aurkitutako zeramikak.

Hori guztia, ordea, ez litzateke posible izango zuek gabe, guregana zatozten bisitariak gabe.  Gure erakusketek milaka pauso, hitz eta iritzi eragin dituzte, batzuetan onak eta bestetan ez hain onak, baina horrek guztiak Museoa eta bertan lan egiten dugunak hazten eta aberasten laguntzen du.

Gertuko museo bat izaten jarrai nahi dugu. Museoaren eskaintzak elkar banatzen eta hemendik aurrera ditugun erronka berriei elkarrekin aurre eginez.

Horregatik eta datozen itsas bidaietan biziko dugunagatik, Mila esker!

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...