Euskal Itsas Museoa

Piztu Museoa!

piztumuseoa in 1_fotor

EUSKAL ITSAS MUSEOAREN IREKIERA EKAINAREN 2AN!

Eraikinaren aurreko eta atzeko fatxaden seinaletika berriak gehitu ondoren, Euskal Itsas Museoak ekainaren 2an irekiko ditu ateak ordutegi berrian, 10:00etatik 19:00etara. Jakina, normaltasun berriaren egoerara egokitzeko beharrezko neurriak bermatuz.

"Elkano. Lehenengo Mundu Bira" erakusketa doan bisitatzeko aukera izateaz gain, Euskal Itsas Museoak espazio berri bat zabaltzen du; Musealiak. Musealiak gunean, Gordailuaren bildumako erabilera arrunteko objektu baten, brontzezko kanpai baten, bidaiaren berri ematen du.

Gainera, museoak programa berritu bat aurkezten du. Museoak bisita eta jardueren formatuak segurtasun-irizpideetara eta Covid19aren aurreko prebentzio neurriak egokitu ditu.

Piztu Museoa! hainbat publikoei egokitutako udararako jarduera-programa. Museotik kanpoko jarduerak eskainiko dira, formatu murriztuan: 

  • La Jarana pista jokoa: gazte eta familientzat zuzendutako gynkana, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko. Museoko ordutegian eskuragarria izango da eta "nahieran" egiteko jarduera izango da.

  • MicroMuseoak: 15 minutuko topaketak egingo dira, eta aldi baterako erakusketari buruzko istorio harrigarriak ikusiko dira.  8 bisitari gehienez ere taldeko.

  • Donostiako portutik bisitak: Kofradia-Itsas etxearekin batera, bisitariek hiriko portuko historia ezagutuko dute museoko bitartekaritza taldearen eskutik, eta ondoren, Kofradia-Itsas Etxeko instalazio berrietan sasoiko produktuekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango dute.
  • La Jaranatik martxan!: Ibilaldiak Donostiako portutik. Bisitariek, museoko bitartekaritza taldearekin batera, Donostiako Portuko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute.

Euskal Itsas Museoak hartutako segurtasun neurriak

Euskal Itsas Museoak ondorengo neurriak hartu ditu, edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak  higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan   gel hidroalkoholikoak ipintzea ere. Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenarako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko. 

Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere.

FAQs edo ohiko galderak

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...