Euskal Itsas Museoa

Guztion itsasoa

post_marquecompartimos

Ekimen digitala

Zeintzuk dira ezberdintasunak XIX.mendeko eta gaur egungo migratzaileen artean? ¡

“Guztion itsasoa” proiektuan, Euskal Itsas Museoak, Ane Irazabal kazetariarekin batera, XIX.mendeko eta gaur egungo migrazioen artean nabigatuko du.

Hau dela eta, apirileko asteazkenetan, migrazio prozesu hauen arteko desberdintasunak esploratzeko aukera izango dugu. Iragana ulertu nahi dugu oraina azaltzeko!

  • Migrazioak Itsasoz: Apirilaren 14ean (Datorren argitalpena: apirilak 21)
  • Youtube kanalean

1. Migrazioak itsasoz

post_elmarquecompartimos_play

XIX. mendean zehar milaka euskaldun izan ziren itsasoen barrena ibili zirenak, batez ere Ameriketara, bizi modu baten bila. Zoritxarrez XXI. mendean, migratzaileen egoera zeharo ezberdina da baita bidaiatzeko modua ere.

2. Migrazioen zergatiak

post_causas

Historian zehar orokorrean arrazoi ugari izan dira jendea migratzera bultzatu dutenak; batetik, arrazoi ekonomikoak, hau da, egoera ekonomiko txarrak bultzatu dutenak jendea bizimodu hobe baten bila joan behar izatea, eta bestetik, arazo politiko-militarrek eragindako egoerak.

3. Migrazio-sareak

web_redesmigratorias

XIX. mendean sortu berriak ziren Ameriketako Errepublika berrietako gobernuek migratzaileak euren herrialdeetara iristeko kaptazio lanak bultzatu zituzten, herrialde berri horietako jarduera ekonomikoak bultzatzeko. XXI. mendean migratzaileei Europatik bidaltzen zaien mezua ezberdina da. Europak bere mugak itxi ditu, harresiak eraiki ditu. 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...