Euskal Itsas Museoa

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2021

post_dim

Euskal Itsas Museoak, aurten ere, ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du. "Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea" lelopean, maiatzaren 22an aldi baterako erakusketetara bisita gidatuak eskainiko dira, eta hilaren 29an, lehen aldiz Donostiako portuko museoan, Amets Arzallus eta Jon Maiaren arteko bertso saio bat egingo da.

ICOMek proposatzen duen lelo hau momentu egokian dator: "Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea". Euskal Itsas Museoan hitz hauek gure azken hilabeteak deskribatzen dituzte, gure proiektuak birpentsatu, berreskuratu eta berrimajinatu baititugu. Azken urtean, beste begirada batekin hasi gara lanean; museo hibrido baten idearekin, gizartearengandik eta komunitateengandik hurbil dagoena, bere erakinetik kalera irteten dena.

Ekaitzak museoa berrimajinatu, birpentsatu eta berrasmatzeko aukera eman digu. Ez dakigu zer erronka berri biziko ditugun, baina ziur gaude itsasaldiak gorabehera, etengabe berrasmatuko den museo baterantz nabigatu nahi dugula.

Museoen Nazioarteko Egunerako proposatutako jarduerak:

Maiatzak 22 : Erakusketetara bisitak

Dinamizazioak eta bisitak Museoko aldi baterako erakusketetara : 

Prezioa: 
  • Dinamizazioa: doan. Bisita+pintxoa: 3€ pertsonako

Maiatzak 29: Bertsoak Museoan

Amets Arzallus eta Jon Maiaren arteko bertso saioa. XIX. mendeko euskal migrazioak eta gaur egungo prozesuak ispiluan jarrituko dute, Leopoldina Rosa. Gaur egungo istorio bat erakusketaren barruan.

  • DATA: Larunbata, maiatzak 29 
  • ORDUA: 17:30
  • PREZIOA: 5€ pertsonako

Gai Jartzailea: Xabier Alberdi Lonbide

Izen-ematea:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidean edo 943 43 00 51 telefonoan

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...