Euskal Itsas Museoa

"Euskal baleazaleak" liburua, Argitaratze Kalitatearen “Juan de Yciar” Saria

juanyciar1

Untzi Museoak 2012an argitaratutako Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak liburuak, Argitaratze Kalitatearen "Juan de Yciar" Saria jaso du 2012ko edizioan, dibulgazio liburu modalitatean.

 

Manuel de Larramendi Institutu Bibliographicoak antolatzen ditu Argitaratze Kalitatearen "Juan de Yciar" Sariak, Euskal Autonomi Erkidegoan egiten diren arte grafikoak eta kalitatezko argitaratze-ekoizpenak suspertzeko asmoz. 2012ko Sariak eman dituzten epaimahaikide hauek izan dira: Francisco J. Lopez Landatxe (Koldo Mitxelena Kulturuneako zuzendaria), Kirmen Uribe (idazlea) eta Miguel Zugaza (El Prado Museoko zuzendaria).

juanyciar2

Diploma banaketa, ekainaren 11an, asteartea, Koldo Mitxelena Kulturunean izan zen. Zeremoniaren buru Leopoldo Zugaza, Manuel de Larramendi Instituto Bibliográphicoko presidentea, izan zen. "Euskal baleazaleak" liburuaren saria Jose Maria Unsainek, liburuaren egile, diseinatzaile eta maketatzailea, jaso zuen. Untzi Museoko langileak ekitaldian egon ziren.

 

Liburu honen osaketan Leitzaran Grafikak (inprimatze lanagatik sarituak) eta Ipar Grafikakoek (fotokonposizioa) parte hartu zuten. Liburuak Eusko Jaurlaritzako, Kutxa Fundazioko eta Euskal Herriko Itsas Foroko diru laguntza izan zuen.

 

 juanyciar3

 

 

Hurrengo liburuak ere sarituak izan ziren:

Arte liburua modalitatean: "Luis de Candaudap" Rekalde Erakusketa Aretoa-BizkaiKOA.

Haurrentzako eta gazteentzako liburu modalitatean: "Eguberria", Nerea Argitaletxea.

Obra orokorra modalitatean: "Euskararen herri hizkeraren Atlasa", Euzkaltzaindia.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...