Euskal Itsas Museoa

Unescok Munduko Ondare izendatu du Red Bayko euskal baleazaleen estazioa

redbay

Pasa den 2013ko ekainaren 22an, Unescoren (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen erakundearen) Munduko Ondarearen Komiteak Red Bayko (Labrador, Kanada) aztarnategia Munduko Ondare izendatu zuen.

Selma Huxley historialariak 70eko urteetan buruturiko artxibo ikerketari esker, Kanadan XVI. mendeko euskal baleazaleen jarduera gunea Gran Baya (gaur Belle Isleko itsasartea) izan zela aurkitu zuen, balea ugariko lekua hura, horien migrazio bidea zelako. Zehazkiago, baleazaleen 12 kokaleku zehaztu zituen, haietariko gehienak Labradorreko hegoaldeko kostaldean. Buttes (Red Bay) ea Txateo (Chateau Bay) garrantzi handieneko gune gisa nabarmendu ziren.

Red Baykoa euskal presentziarekin zerikusia duen arkeologia aztarnategi nagusia da eskualdean. Bertan lehorreko indusketa zabal eta emankorrak egin ziren, baita urpekoak ere. Red Bayko leorreko eta ur azpiko azarnategiaren ondare garrantzia dela eta, 1979an Kanadako Guen Historiko Nazinal izendatu zuten. Orain, euskal baleazaleen kokaleku hau Unescok izendatu du Munduko Ondarea.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...