Euskal Itsas Museoa

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak 150 jarduera baino gehiago aurkeztuko ditu martxoan zehar

euskalkostaldearenmuseoaklogoa

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko Museoen Eguna ospatzeko programa zabal bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan. Untzi Museoa Sareko kidea da sorreratik.

Aurreko urteetako edizioetan jarduerak asteburu bakar batean biltzen baziren, aurtengo edizioan jarduerak martxo osoan zehar luzatuko dira. Martxoan zehar, programa zabal bat garatuko da 32 museo eta kultur gunetan (41 museo eta kultur gunek osatzen dute sarea).

Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin Basquetour-ek bultzatutako ekimena da. Ekimenak Euskadiko kultur eta natur ondarea nabarmendu eta sustatzea du helburu, baita Euskal Kostaldean dauden zentroak eta haien kultur eskaintza aurkeztea ere. "Euskal kostaldearen altxorrak" izenburuaren azpian, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeek era guztietako eta mota guztietako ikusleei zuzendutako 150 jarduera baino gehiagok osatutako programa zabala aurkeztu dute: familientzako tailerrak, haurrentzako jokoak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastatzeak, txalupako txangoak eta zuzeneko ikuskizunak, besteak beste.

Jardueraz beteriko hilabete horretan zehar, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak multzoko turismo-eskaintza bat diseinatu eta kostaldeko kultur eskaintza bultzatu eta zabaldu nahi du, itsas ondarean interes berezia jarriz.

Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa Euskal Kostaldeko Museoen webean kontsulta daiteke.

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea

Proiektua 2012. urtean jaio zen, Euskal Kostaldeko (Bizkaia eta Gipuzkoa) kultu ekipamenduen arteko lankidetzako agertoki legez, eta Basquetour - Turismoko Euskal Agentziak bultzatu eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek lagundutako Turismoko Plan Zuzentzailearen barruan kokatu behar da.

Gainera, sareak bere txartel propioa du, Euskadiko kostaldeko kultur eta natur ondarearen eskaintzarik onenaz gozatzeko aukeraz gain, abantaila handiak, opariak eta jarduera bereziak eskaintzen dituena. Txartel hori doakoa da eta sarearen edozein zentrotan aktiba daiteke.

Gaur egindako prentsaurrekoaren ostean, Euskal Kostaldeko Museo Sarearen informazio-liburuxkak eta txartelak banatu dira Bilboko Unamuno plazan.

img_1639folletoakkalean

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...