Euskal Itsas Museoa

Maiatzak 27, Elena Odriozolaren Ilustrazio Tailerra

lamia

Maiatzaren 27an, ostirala, 17:00etatik 19:00ak arte Elena Odriozolak zuzenduriko ilustrazio tailerra.

Tailer honetan, Elena Odriozola ilustratzaileak “Emakumeak eta itsasoa” erakusketarako egin dituen irudien sortze prozesua erakutsiko du, testuek duten informazioaren interpretaziotik ilustrazioa bera burutzeraino. Honen ondoren parte hartzaile bakoitzak bere pertsonaia ilustratuko du.

20 urte dira jada  Elena Odriozola artista donostiarrak ilustrazioan lan egiten duela. Bere ilustrazioak liburuetan (haurrentzako eta gazteentzako, batez ere) aurkitzen ditugu gehienbat, baina baita   karteletan eta beste euskarrietan ere. 2015eko Ilustrazio Sari Nazionala.

Tailerra arte eta diseinu ikasketak eskaintzen dituzten zentroei eta interesatua dagoen edonori  zuzendua dago. Prezioa: 3 €

Plaza mugatuak. Erreserbak: 943 430 051 /

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (maiatzaren 24a baino lehen)

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...