Euskal Itsas Museoa

Itsasertzetik

Museoa, gaurktasunaren agentea,  Gipuzkoako Foru Aldundiko hiru museoen artean partekatutako proiektua da, eta museoa eragile aktibo, arretatsu eta bere errealitatearekiko sentikor gisa kokatzen eta  ekosistema zabalago baten barruan kokatzen du.

Ezohiko egoera honek, Museoak bere erlazioa sarea martxan jartzen du eta bere funtzio soziala sendotzen du, COVID19 garaietan hausnarketa eta iritziak ekartzeko. Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakerrigi Museoak eta Euskal Itsas Museoak pertsona anomimoen errealitaera gerturatzen dira, euren testigantzak ikusarazi eta balioesteko helburuarekin.

Euskal Itsas Museoak, Itsasertzetik proiektuarekin, arrantzarekin lotura duten eragile desberdinek egoera honetan izan dituzten zalantzak eta emaniko erantzunak elkarbanatu nahi ditu. 

Jasotako testigantzak gune honetan sare-aldizkari baten bitartez partekatuko ditu. Museoak, sektoreak dituen galdera garrantzitsuenei erantzuna emango die. Nola ari dira errealitate berri honek sortu dituen aldaketei aurre egiten?

Itsasertzetik, sare-aldizkari informatiboak, bi helburu ditu:

  • Itsasoko gizon-emakumeen testigantzak eta hausnarketa biltzea, koronabirusaren krisiak nola eragiten dien azaltzeko

  • Testigantzak, Itsasoa, historia eta euskal itsas ondarea maite dutenen artean zabaltzea

Itsasertzetik 1 : Donostiako portuko arrantzale baten hausnarketa

eusk_banner_1_fotor

Donostiako portutik harantzago joan gabe, lehen zenbaki honetan hiriko Arrantzaleen Kofradiako arrantza-patroietako baten oharren laburpena jasoko dugu.

Itsasertzetik 2 : Bretxako merkatuko arrain-saltzaile baten hausnarketa

5_fotor

Itsasertzetik aldizkariaren bigarren ale honetan Donostiako Bretxako merkatura hurbildu gara. Bertan, arrain saltzaile batek krisi honen ondorioei buruz emandako testigantzak eta hausnarketak jaso ditugu.

Itsasertzetik 3 : Getariako arrantzaleen kofradiako arduradun baten hausnarketa


Itsasertzetik astekariaren hirugarren ale honetan Getariara gerturatu gara eta bertako arrantzaleen kofradiako arduradun baten lekukotza eta iritziak bildu ditugu.

Itsasertzetik 4 : Getariako jatetxe arduradun baten hausnarketa

banner_itsasertzetik 1_fotor

Itsasertzetik aldizkariaren 4. Ale honetan Getarian jarraitzen dugu eta beretako jatetxe garrantzitsuenetako arduradun batekin hitz egin dugu. Establezimendu hauek, euskal gastronomia, kultura eta itsas ondarearen oinarrizko zutabeetako bat eratzen dute eta nazioarte mailan postu oso gorenetan aurkitu ditzakegu. 

Itsasertzetik 5 : Kontserba lantoki baten egoera koranabirus garaian

banner_itsasertzetik 4

Itsasertzetik aldizkariaren 5. ale honetan Markina-Xemeineraino (Bizkaia) gerturatuko gara, bertan Olasagasti kontserba enpresaren iritziak eta testigantzak biltzeko asmoz.

Itsasertzetik 6 : Donostiako belaontzi baten egoera COVID-19 garaian

banner_itsasertzetik 2 1

Hondarribia eta Donostira gerturatuko gara patroi titulazioa irakasten dabiltzan eta turismo sektorean lan egiten duten testigantzak jasotzera.


Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...