Itsasertzetik

Bideoa

Guztion itsasoa: Migrazio sareak

XIX. mendeko eta gaur egungo migrazioen antolaketa desberdina da. Xabier Alberdik eta Ane Irazabalek bideo honetan argitu dute.

XIX. mendean Amerikako errepublika emantzipatu berriek herrialde berri horietara migratzaileak iristea sustatu zuten. Gainera, migratzaileak herrialde horietara erakartzeko eta eramateko enpresak zeuden. Askotan, han egingo zuten lanarekin ordaintzen zuten Amerikarako bidaia.

XXI. mendean ikusten dugunez, Europak azken urteetan hormak eta hesiak eraiki ditu, mugak itxi egin ditu… Europak bidaltzen duen mezua honako hau da: "Ez zarete ongi etorriak"