Itsasertzetik

Bideoa

Guztion itsasoa: Migrazioaren zergatiak

Ane Irazabalekin batera, XIX. mendeko eta XXI. mendeko euskal migrazioen arrazoiak aztertuko ditugu.

XIX. mendea korapilatsua izan zen. Iraultza soziala eta industriala bat-batean iritsi ziren eta aurreko mendeetako egitura ekonomikoak eta politikoak hautsi egin ziren. Prozesu horien ondorioz, jendeak migratu behar izan zuen.