Euskal Itsas Museoa

Harremanak

Badakigu zein garrantzitsua den publiko guztiekin partehartze dinamika berriak aktibatzea. Horretarako, eta partehartzailea izateko asmoarekin, Museoak sarritan erabiltzen den lekua izan nahi du, konfidantza ematen duena, hiriaren eta lurraldearen errealitatean murgiltzen den espazioa, publikoari sortzera, konpartitzera, partehartzera eta elkarrekin aritzera bultzatzen diona. Hori ez ezik, baita proiektu eta egitasmoak proposatzera animatzen duena ere. Museo instituzionalen paradigma aldaketa hau erronka handia da, tradizionalki museoak eta publikoaren arteko elkarrekintza hau kasik ez baita izan. Horretarako, publikoaren feedback-aren aurrean museoaren jabetasunaren lehentasunean oinarritzen den eredua aldatu beharra dago, eta entzumenerako bideak ireki, orain arte pertsonen arteko harremana ikustarazi eta erraztu dituzten 2.0 tresnen haratago.

Honekin batera, Museoa eragile aktiboa da bere komunitatean eta lurraldean, bere lanak lurraldeko eragile kultural ezberdinen eta publiko ezberdinen arteko zubia eraikitzeko balio izan behar du. Horrela, elkarkidetzarako kultura aktiboki mantendu behar du, lurraldeko gainontzeko eragile kulturalak, sozialak eta ekonomikoekin sare lana bultzatuaz.

Museoak hainbat eragilekin dihardu lanean, besteak beste hauek aipa ditzakegu: Gordailua, Igartubeiti Baserri Museoa, Zumalakarregi Museoa, Elkano Fundazioa, Donostiako museoen sarea, Euska Kostaldeko museoen sarea, Matxitxako Elkartea, Albaola, Tabakalera, Enbata, IXO taldea, Donostiako Musika Eskola, Mutrikuko Udala, Donostia Turismo…

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...