Euskal Itsas Museoa

Historia

1991ean museoa ireki zen publikoarentzat Untzi Museoa izenarekin, , XVIII. mendearen erdialdean eraikiriko Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea zen eraikuntzan.

Paregabeko eraikin hau 1813eko hiriak jasan zuen suntsipenetik kanpo geratu zen eraikin zibil bakanetakoa izan zen eta Donostiako Kontsulatuaren aztarna arkitektoniko bakarra da. Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea honek hainbat eginkizuna zituen, besteak beste, portuko ontzi sarrerak eta irteerak kontrolatzea, zergak kobratzea eta moilak egoera onean mantentzea. Itsas laguntza ematea eta nasetako ordena eta segurtasuna zaintzea ere bere eginkizunen artean ziren. Denbora batez Nautika Eskola gisa ere erabili zuten.

historia01

Museoa ireki zenetik, duela ia 30 urte, erreferentzia nabarmena bilakatu da euskal itsas ondareko ikerketa- eta dibulgazio-arloan.

2019ko martxoan bere izena aldatu zuen Museoa foru jabetasunekoa da, eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Ondare historiko-artistikoaren, Museoen eta Artxiboen zerbitzura loturik dago.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...