Euskal Itsas Museoa

Museoko denda

Museoaren sarreran kokatzen da. Bertan Museoak berak editaturiko hainbat argitalpen (aldi baterako erakusketen liburuak eta katalogoak) eta itsas historiari buruzko liburuak daude salgai. Halaber, lurraldeko artistek eta artisauek – Hirikids, Pott Zeramika, Blai-Artisau Tailerra, Estudio Pasaiarte eta None Super-Heure– diseinaturiko eta sorturiko produktuak erosi daitezke.

Gure produktuak :

Donostiako liburuak, gidak eta mapak sortzen dituzte, hiriko bidaiari eta esploratzaile txikiek familiako abenturez goza dezaten!

Libe Andres Sarratea disenaitzaile eta artisauak egindako paper birziklatutako koadernoak eta ohialezko tote bag-ak. Berezko diseinuak dituzte, eskuz landutako zigiluekin egindako estanpazioen bidez.

Maria Fernandez artistaren jatorrizko lan piktorikoak erreproduzitzen dituzten koadernoak, postatxartelak eta koadroak. Itsasoari loturiko diseinuak dira, haietako batzuk museoarentzat propio sorturikoak.

Paperezko ebakigarriak: traineruak bere eskifaiekin eta Donostiako portuko

20190726-denda_traineru-ebakigarriak
erakinikak. Jone Lizarralde diseinatzaileak prestaturiko kitak, koloretako eta koloreztatzeko txuri-beltzeko materialez osaturik.

Txuriko, uretako txakurra, Jone Urain eta Maite Salutregi keramikaileek eskuz egindako keramikak. Baxurako arrantzontziek uretako txakurra eraman ohi zuten ontzi barruan, txakur azkarrak eta oso igerilari trebeak baitira.

20190726-denda_pott_txuriko

URRUTIA, Peio: "Entre el mar y la canción: perros de agua en el puerto donostiarra"

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...