Festibala

Arraun astea

Abuztuak 31 - Irailak 8

Arraun astea hasi da eta honekin estropaden inguruan hainbat jarduera izango ditugu museoan:

 

Erakusketa “CIABOGA. Mende bat estropadetan”:Espainian arraun kontuetan espezializatutako lehen aldizkari honen historioa ezagutaraziko dugu erakusketa honen bitartez. Arraunzale ala ez etorri, museoko ganbarara abuztuaren 30etik urtarrilaren 5era, argitalpen honen bizitza ezagutzera.

 

Ciaboga aldizkariaren 8. alearen argitalpena: Duela 100 urteko Kontxako estropadetako xehetasunak azaltzea du helburu aldizkari honek, kasu honetan 1924koa. Aldizkaria  Diario Vasco egunkariarekin batera argitaratu eta banatuko da 2024ko irailaren 6an. Bestela gure webgunean ere eskuragarri izango duzue.

Estropadak leihotik:  Euskal Itsas Museoak museoaren ateak irekiko ditu, irailaren 1ean eta 8an 10:30etan, Kontxako Banderako estropadak ikusteko aukera izateko.Erreserbak webgunearen eta komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidearen bidez egin daitezke.