Bisita gidatua

Bisita gidatua

Mare Clausum

"Mare Clausum: Norena da itsasoa?" erakusketara bisita gidatua erreserbatu ezazu eta erakusketa sakontasunean ezagutuko duzu Euskal Itsas Museoko bitartekari baten eskutik.

Erakusketari buruz

Historiaren hasieratik hainbat zibilizazio eta borrokatu izan dira itsasbideen eta itsas baliabideen ustiapenaren gaineko nagusigoa eskuratzeko lehian. Lehia horrek bizi-bizirik jarraitzen du gaur egungo geopolitika- eta ingurumen-arazoetan ere.

Gatazka hauek itsas ondare garrantzitsua sortarazi dute, gaur egunera arte iritsi dena. Erakusketa honek pieza multzo garrantzitsu bat biltzen du, hala nola, itsas guduetan eta koloniar gerretan erabilitako armak eta ikurrak, antzinako jabetza kolonialen mapak, itsasoz harainditik iritsitako objektu exotiko bikainak, nabigazio ozenikoetan funtsezkoak diren ohiko lanabes eta tresnak, eta abar.

Erakusketa honen helburua hausnarketa eragitea da: batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean darraiten gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak izandako erantzukizun erabakigarriaren ingurukoa.

icono de calendario

Asteartetik larunbatera

En horario de apertura

icono de ticket

Erreserbapean

icono de teléfono para dudas

Informazio gehiago:

943 43 00 51