Berriak
Berriak
Gabonak Museoan.
Euskal Itsas Museoa, Gabonetan ekitaldiz bete da. Heldu zein gazteei kalitatezko jarduerak eskaintzeko saiakera egin dugu aurten eta oso eskertuak gaude hauek izandako erantzunagatik.
Gabonak Mare Clausum erakusketara bisitak eginez hasi genituen, egindako bi bisita gidatuetara publiiko oso atsegin eta interesatua etorri zaigu, gozada bat da zuekin batera erakusketa arakatzea.
Baina, bisitekin gure programazio hasi besterik ez zen egin. Gabonetako oporretako bi ostiraletan familia tailerrak eduki ditugu: Mare Clausum Scape Room eta Ciaboga publizidadea sortzen tailerrak. Gure erakusketekin lotuta zueden bi familia tailerra hauetan, asmakizunak ebatzi ditugu, jolastu dugu eta sormena martxan jarri dugu.
Bisitariak ere gerturatu egin dira aurten gabonetan Euskal Itsas Museora, Mare Clausum erakusketan itsasoa zeinek kontrolatzen duen ezagutzera, Josean Olaberen Lanperna erraldoien historia xelebreak ikustera edo Ciaboga aldizkariaren historia arakatzera.
Mila esker zuen interesa gurekin partekatzeagatik eta euskal itsas historiarengan jakinmina sortu izana espero dugu, laister ikusiko dugu elkar jarduera berrirekin!

























































