Irakasleak
Ikastetxe eta talde bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Gure eskaintza museoaren barruan zein kanpoan garatzen dugu.
Prezioa 2.5 € / 1 € Online tailerra
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara
Kontaktua: hezkuntza@itsasmuseoa
Kontsultatu bisiten eta tailerren hezkuntza programa
Gure eskaintzan aurkitzen ez duzun gai zehatz bat landu nahi baduzu, jarri harremanetan hezkuntza taldearekin eta elkarrekin sortuko dugu. Geletan lantzen ari zareten edukiei egokitutako bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu.
Nola iritsi
Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan kokatuta dago, oinezkoentzako gunean, eta, beraz, ezin da ibilgailu partikularrekin gerturatu.
Inguruan Boulevard eta Okendoko aparkalekuak daude, baita Pasealeku Berriko TAO aparkaleku guneak ere.
Bizikletentzako aparkalekua dago eraikinaren ondoan.
Museoa autobus geltoki batetik minutu gutxira dago eta taxiak Boulevard Pasealekuan daude.
Irisgarritasuna
Irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoa dela eta, etengabe ari gara lanean museoa eta museoko programa guztiak pertsona guztiei irekitzeko. Gure Irisgarritasun Planak neurri irisgarriak pixkanaka ezartzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako bisitak eskaintzea biltzen ditu.