Informazio praktikoa

TARIFAK

Museorako sarrera indibiduala

Doakoa

Bisita gidatuak eskariaren arabera

2,5€ pertsonako, asteartetik ostiralera

Programatutako jardueren prezioa jarduera bakoitzeko fitxan egongo da eskuragarri. Bisitatu gure agenda

ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera

10:00 -14.00 / 16:00-19:00

Igande eta jaiegunetan

11:00-14:00

 

ASTELEHENA ITXITA

Itxita

Astelehenetan itxita

Urtarrilaren 1ean, 6an eta 20an eta abenduaren 25ean.
Abenduaren 24an eta 31n: 10:00-14:00

Zerbitzuak

Wifi.

Denda eta liburutegia: Museoa irekita dagoen ordutegian

Ordaintzeko moduak: txartela eta eskudirua.

Haurren aldalekua.

Gurpil-aulkia mailegatzeko zerbitzua.

covid 19aren aurkako segurtasun neurriak

Euskal Itsas Museoak hainbat neurri hartu ditu, hala nola, aforoa erdira murriztea, instalazioak maiz higienizatzea eta desinfektatzea, pertsonen arteko bi metrokoko distantzia bermatzeko ibilaldiak zehaztea, leihatilan metakrilatozko panelak jartzea, eta hainbat eremutan gel hidroalkoholikoak jartzea.

Entzungailuak eta bestelako elementu ukigarri guztiak erretiratu egin dira, eta horien ordez QR kodeak ezarri dira, informazioa norberaren gailu mugikorretan deskargatu ahal izateko.

Museoak elementu grafikoak jarri ditu sarreran eta eremu amankomunetan, bisitaldian errespetatu beharreko araudia gogorarazteko: maskara erabiltzea eta pertsonen arteko bi metroko distantzia mantentzea.

Kokapena

Euskal Itsas Museoa - Museo Marítimo Vasco. Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).

Nola iritsi

icono-coche

Ibilgailu partikularra

Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan kokatuta dago, oinezkoentzako gunean, eta, beraz, ezin da ibilgailu partikularrekin gerturatu.

Inguruan Boulevard eta Okendoko aparkalekuak daude, baita Pasealeku Berriko TAO aparkaleku guneak ere

icono-bicicleta

Bizikleta

Museoa hiriko bidegorri sarearekin konektatuta dago. Eraikinaren ondoan bizikletentzako aparkalekua dago.

icono-autobus

Garraio publikoa

Museoa autobus geltoki batetik minutu gutxira dago eta taxiak Boulevard Pasealekuan daude.

Museoaren aurkezpen txostena

Post_Instagram2

Bereziki zuretzat

icono grupo de personas

Taldea

Bisita pertsonalizatuak museo barruan eta kanpoan.
Jarduerak, abantailak eta tarifak.

Info gehiago

icono de investigador

Ikertzailea

Aztertu, kontsultatu eta parte hartu. Zure lana osatzeko gure lantaldea duzu eskura.

Info gehiago

icono de grupo de familia

Familia

Etorri museoa ezagutzera familiarekin, heldu eta gazteek goza dezaten baliabideak eta jarduerak eskaintzen dizkizuegu.

Info gehiago

icono de profesora

Irakasleak

Gure hezkuntza eskaintzak hezkuntza maila guztietarako jarduerak eskaintzen ditu. Beste zerbait behar baduzu, hitz egingo dugu.

Info gehiago

Irisgarritasuna

Irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoa dela eta, etengabe ari gara lanean museoa eta museoko programa guztiak pertsona guztiei irekitzeko. Gure Irisgarritasun Planak neurri irisgarriak pixkanaka ezartzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako bisitak eskaintzea biltzen ditu.

Irisgarritasun fisikoa

icono-accesibilidad

Gurpil-aulkia

Museoak gurpil-aulki bat dauka bisitarien eskura, eta harreran eska daiteke.

Sarrera eta zirkulazioa

Museoak eraikinaren sarreran arrapala duenez, gurpil-aulkian dabiltzan pertsona guztiak sar daitezke bertara.

Igogailua

Barruan igogailu bat dago 1. eta 2. solairuetara iristeko. Geldialdi bakoitza ikus-entzunezko seinaleen bidez adierazten du. Kabinatik kanpoaldearekin komunikatzeko ahots bidezko mezuak erabil daitezke.

Komuna

Museoak bi komun ditu lehen solairuan. Horietako batek haurren aldalekua dauka.

Ikusizko eta entzutezko irisgarritasuna

icono-accesibilidad-both

Igogailua

Txistu hots erako seinale akustiko bat egitendu igogailua dagokion solairura iristean eta atera irekitzean. Kabinako argiztapen maila egokia da.

BUKLE MAGNETIKOA

Museoak begizta magnetikoa du audifonoa edo kokleako inplantea erabiltzen duten pertsonentzat, jendearentzako arreta-mahaian. Gainera, banakako erabilera duten begizta magnetikoak eska daitezke harreran, bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko.

Laguntza txakurrak

Itsuei laguntzen dieten gidari txakurrak, zerbitzu txakurrak eta abisu txakurrak museoan ongi etorriak dira. Beheko solairuan haientzako edalontziak daude.

IRISGARRITASUN KIT-A

Irisgarritasun-kitak hainbat laguntza tekniko ditu, ikusteko zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa errazteko.

Irisgarritasun kognitiboa

icono-accesibilidad-cognitiva

Museoak pertsona guztien beharretara egokitutako bisitak eta esperientziak antolatzen ditu. Bisita aukerak eta erabilgarri dauden programak ezagutzeko, telefono honetara deitzea: 943 43 00 51 eta/edo posta elektroniko bidez helbide honetan harremanetan jartzea gomendatzen da: hezkuntza@itsasmuseoa.eus

Bestelako zerbitzuak

Museoak laguntza zerbitzua eskaintzen die horrelakorik behar duten pertsonei.

Ibilbidean zehar atsedenguneak ezarri dira.

Museoaren Irisgarritasun programa K6 Gestión Culturalek sustatu du Elkartu (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) eta beste gizarte entitate batzuekin batera.

Buletina

Buletinean harpidetu zaitez gure jardueren berri izan nahi baduzu.