Taldeak
Euskal Itsas Museoan talde bakoitzaren beharretara eta aukeretara egokitzen gara. Horretarako, zera eskaintzen dizuegu:
TALDEA Gutxienezko taldea: 2 pertsona
HIZKUNTZAK: eusk | cast | fr | eng
PREZIOA: 2,5€ pertsona bakoitzeko
ORDUTEGIA: aAsteartetik larunbatera, hitzartu beharreko ordutegian
Eta proposamenen bat baduzu edo gurekin gai jakin bat landu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin helbide honetan: hezkuntza@itsasmuseoa.eus
Nola iritsi
Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan kokatuta dago, oinezkoentzako gunean, eta, beraz, ezin da ibilgailu partikularrekin gerturatu.
Inguruan Boulevard eta Okendoko aparkalekuak daude, baita Pasealeku Berriko TAO aparkaleku guneak ere.
Euskal Itsas Museoa Donostiako Portuan dago, ibilgailu pribatuarekin sartzea debekatuta dagoen oinezkoentzako gunean.
Pasealeku Berrian geldialdia egin dezakezu.
Irisgarritasuna
Irisgarritasun Unibertsalaren aldeko apustuan, etengabe lan egiten dugu museoa eta bere programak pertsona guztiei irekitzeko. Irisgarritasun Planak neurri irisgarriak modu progresiboan ezartzen eta erabiltzaileen behar desberdinetara egokitutako bisiten eskaintza biltzen ditu.