Hezkuntza eskaintza
Museoak aktualitateari begira egiten du hezkuntza eskaintza, euskal itsas kultura eta ondarea hezkuntza komunitateari hurbiltzeko kanal eta formatu desberdinak etengabe erabiliz.
Filtratu:
Gure jarduera guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira
Ikastetxetik museora: galdetu erreserba egiteko unean
Museotik ikastetxera: 1 € ikasle bakoitzeko
Museoko eta museotik kanpoko jarduerak: 2,5 € ikasle bakoitzeko
Sarrera kosturik gabe arduradunentzat
Asteartetik ostiralera:
10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 30etik 18: 30era
Nabigatzera Euskal Esploratzaileekin
Zergaitik joaten ginen esploratzera eta hauetatik zer lortzen genuen?
Aldi baterako erakusketarako bisita
Museoaren aldi baterako erakusketa ezagutzeko modua.
Emakumeak eta Itsasoa
Emakumeek euskal itsas munduan duten garrantziari eta zereginari balioa eman nahi diogu hausnarketa kritikoaren bidez.
La Jarana Pista Jolasa
Donostiako portua eta La Jarana auzoa ezagutzeko 10 pista ebatziko ditugu. Arrantzak eta merkataritzak portuan zein hirian eragin dituzten aldaketak ikusiko ditugu.
Pasaiatik Ternuara
Euskal arrantzaleek Ternuako uretan lau mendez egindako jardueran murgilduko gara.
La Jarana barrena
Donostiako portuaren garrantzia eta bilakaera ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Baga eta Boga
Musika eta soinuak portu baten bizitzaren parte dira. Bertako lanbide bakoitzak bere soinua du eta horixe interpretatuko dugu, hain zuzen ere.
Abordatzera
Ipuinetatik haratago, kortsarioak gure kostaldeko historia sozial eta ekonomikoan aktore nagusiak izan dira.
Ontziratu zaitez Lehenengo Mundu Biran!
Online tailerra hiru saiotan banatzen da. Bertan, Juan de Zubileta eta Andres de Urdaneta pertsonaiek Juan Sebastian Elkano eta Lehen Mundu Biraren abentura handia aurkeztuko dizkigute.