Museoari buruz

Euskal Itsas Museoa itsas ondareari balioa emateko gune bat da, ondare hori modu parte hartzaile, berritzaile eta hurbilean ezagutu ahal izateko.

Museoak programazio parte hartzaile eta kolaboratzaile baten aldeko apustua egin du. Programazio horretan ezagutzaren hainbat alderdi zabaldu eta partekatu nahi dituzten kolektiboek bultzatutako jarduerak jasotzen dira.

Hau da, museo ireki eta hurbilaren ereduari jarraitzen dion zentroa da Euskal Itsas Museoa, itsasoarekiko harreman afektiboaren bidez ezagutza lortzen laguntzen duena.

Museoaren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Kultura, Lankidetza Gazteria eta Kirol Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historiko Artistikoaren, Museoen eta Artxiboen Zerbitzuari atxikita dago.

Edificio del Euskal Itsas Museoa de Donostia

Eraikina

1991. urtean inauguratu zen Untzi Museoa - Museo Naval izenarekin, 2017. urtean Euskal Itsas Museoa izena hartzen du, Donostiako Kontsulatuaren dorretxe zaharrean –XVIII. mendearen erdialdean portuan eraiki zuten eraikinean–. Dorretxe hori 1813ko hiriaren suntsiketatik salbatu ziren eraikin zibil bakanetako bat da, Donostiako Kontsulatuaren aztarna arkitektoniko bakarra. Portuko mugimenduak kudeatzeko eta kaiaren mantenua egiteko erabili zen eraikin hori. Bere eskuduntzen artean itsas sorospena eta portuko ordena mantentzea ere bazegoen. Itsas eskola gisa ere erabili zen denbora batez. Ezagutu itzazu eraikinaren historiaren xehetasun guztiak hemen.
Equipo de Euskal Itsas Museoa de Donostia

Lantaldea

Zergatik da itsasoa garrantzitsua zuretzat? Ideia horrek oso ondo laburbiltzen du.

Zuzendaria

  • Xabier Alberdi Lonbide

Koordinatzailea

  • Mariana Rotaeche Setién

Jardueren eta Komunikazio arduraduna

  • Sara Azurza Eskisabel

Hezkuntza Programaren arduraduna

  • Aitor Buitron Perez de San Roman

Jendaurreko Arreta

  • Gorka Lopez de Alda Ramos
  • Peio Urrutia Ochoa
imagen antigua del edificio del museo
imagen moderna del edificio del museo