Bilduma

Museoaren esentzia da bilduma eta 6.000 pieza baino gehiagok osatzen dute.

Piezak eta dokumentazioa

Museoaren bilduma Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa da eta, ontziak izan ezik, gainontzeko guztia, 2013az geroztik, Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan dago gorderik.

Agoteren egunerokoak

Manuel de Agote y Bonechea Filipinetako Errege Konpainiako agentea izan zen. XVIII. mendean idatzi zituen nabigazio egunerokoetan Amerika, Asia eta Europa zeharreko nabigazioak deskribatzen ditu. Euskal Itsas Museoak bere egunkari digitalizatuak osatzen dituzten 18 liburukiak ditu.

Ciaboga Aldizkaria

1924ko Kontxako Estropadetan lehen aldiz argitaratua, Ciaboga aldizkaria Espainia osoan arraun munduan espezializatutako lehen aldizkaria da.

Euskal Itsas Museoa, lehen aldiz, balio historiko eta ondare handiko argitalpenak berreskuratu eta digitalizatzeaz arduratu da.

Dohaintzak

Eskerrak beren ondasunak gure funtsen parte izatea erabaki duten pertsona guztiei, itsas ondareaz duten kontzientziagatik eta museoarekiko eta gizartearekiko eskuzabaltasunagatik.

imagen de donaciones de diorama

Estropada diorama eta arrantza ontzien maketak

Dohaintza emailea: Partikularra
Data: 19/02/2021

Emaileak berak sortu zituen 20 urtetan diorama hau eta maketak birziklatutako materialekin.

Dioramak estropadako egun bat erakusten du: giroa, traineruak eta itsasontziak itsasoan. Ironiak eta umore fina nagusi dira irudi osoan..

Moldes para hacer aguarines

Akorainak egiteko moldea

Dohaintza emailea: Eutimio Sillva
Data: 04/03/2021

Berunezko akorainak egiteko moldeak 1960ko hamarkadan egin zituen Aniceto Silva Urbanok, Eutimioren aitak.

Akorainak saltzeko egiten zituen. Aniceto 1953ra arte Donostiako portuko «Agustinatxonena» itsasontziko armadorea izan zen Martin Andonaeguirekin batera. Gerora itsasontzi hori desegin egin zuten.

caja de 28 aguarines

28 akorain eta kanaberazko 2 aguarin kutxa

Donante: María Esther y Carolina Eraso Rodriguez
Fecha: 21/04/2021

Akorainak José Rodríguez Jaureguik egin zituen 60ko hamarkadan eta «La Reina de los Ángeles» batelan arrantzatzeko erabili zituen. Akorain horiek ez ziren inoiz salmentan jarri, familiaren erabilerarako izan baitziren. Esther gogoratzen da txikitan aitonaren akorainak hariberritzen jarduten zela.

Kontsultatu hemen erosketa politika:

Liburutegia

Museoaren bilduma 5000 liburu eta argitalpen seriatuk baino gehiagok osatzen dute. Gipuzkoa Osorako Liburutegia kontsultatu hemen.

Museoko liburutegiak 1100 ale baino gehiago ditu. Kontsultatu dokumentu honetan museoko ganbaran aurkitu ditzakezun aleak.