Ohar legala
“Itsasmuseoa.eus” webgunearen eta bertan jasotako elementuen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira.
Lege ohar hau era berean aplikatzen zaie webgune honetan jasotako bestelako azpidomeinu, mikrosite edota azpiatal guztiei, betiere horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza esklusibokoak baldin badira.
Webgune hau edo bertako edozein azpidomeinu, mikrosite edota azpiatal erabiltzean, ulertuko da irakurri, ulertu eta onartu egin dituzula, inolako muga zein erreserbarik gabe, lege ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak, webgune honetan bertan eskura duzun eta irakurtzea gomendatzen dizugun pribatutasun politikarekin batera. Webgunea erabiltzeak berekin dakar lege ohar hau eta pribatutasun politika berariaz eta erabat onartzea, webgunean sartzen zaren unean argitaratuta dauden baldintzetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak beretzat gordetzen du bere webgunean jasotako informazioa edota horren konfigurazio edo aurkezpena edozein unetan, eta aurretiazko oharrik egin beharrik gabe, aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bermatzen webgunerako sarreran edo edukian akatsik ez egotea, ezta eduki hori behar bezala eguneratuta egotea ere. Dena den, behar diren ahaleginak egingo ditu horrelakorik ez gertatzeko eta, hala badagokio, gertatutako akatsak zuzendu edo edukiak ahalik eta lasterren eguneratzeko.
Webgunean sartzearen eta bertako informazioa baliatzearen erantzukizuna erabiltzailearena ez beste inorena da. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartuko webgunean sartzetik edo bertako informazioa erabiltzetik eratorritako inolako ondorio edo kalterik, bere eskumenak erabiltzean bete behar dituen lege xedapenak aplikatzetik ondorioztatzen ez denik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartuko webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteketarako konexiotik edo edukietatik eratorritako erantzukizunik.
Webgune honetako edukiak CreativeCommons-en Reconocimiento-CompartirIgual 4.0 Internacional lizentziaren babespean daude.
Lizentzia horrek eskubidea ematen dizu:
- Webgune honetako edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatu, banatu eta publikoki aditzera emateko;
- Eduki horietatik eratorritako lanak egiteko.
Betiere, baldintza hauek betez:
- Berariaz adierazi behar da eduki horien sorburua, eta kopia edo deribazioaren azpian honako hau eman aditzera: "Sorburua: itsasmuseoa.eus".
- Lan eratorriari lizentzia beraren pean eman beharko zaio zabalkundea.
Gainera, formatu elektronikoa duen obra bat denean, gure webguneari buruzko aipamena URL honekin estekatuta egongo da: www.itsasmuseoa.eus/.
Argibide gehiago: CreativeCommons-en Reconocimiento lizentziaren lege testu osoa
Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan kaltea sortzeak berekin ekarriko du Aldundiari dagozkion legezko ekintzak abian jartzea eta, hala badagokio, ekintza horietatik ondorioztatzen diren erantzukizunak gauzatzea.