Berriak
Berriak
José María Zubia, “Mari”-ren omenez
Badira 159 urte, 1866ean, José María Zubia Cigaran, “Mari” goitizenarekin ezagutzen zena, bere arrantza-txalupako eskifaiarekin, itsasoan galdutakoei lagundu nahian Donostian hil zen arrantzale apala.
Zumaiarra, 1809koa txikitatik arrantzan jardun zen. Bere aitarekin batera, bere herriko portura iristen ziren merkantzia-ontziak atoian eraman zituen. Urte batzuk pasata Donostian jarri zen bizitzen, eta han jarraitu zuen arrantzan, bere traineruarekin.
1861ean, Donostiako Urgulleko harkaitzetan hondoratu zen txalupa bateko zenbait naufrago salbatu zituen. Horren ondorioz, ospetsu egin zen, eta heroi gisa hartu zuten herrikideek.
Gutxi iraun zuen ospeak, bost urte beranduago 1866ko urtarrilaren 9an, ekaitz batetik babestu nahian zebiltzan bi ontzi, Santa Klara uhartearen parean eta badiako sarreran, olatu kolpe batek irauli zituen. Hau ikusirik “Mari” eta bere eskifaia laguntzera atera ziren, baina beste olatu batek irauli zituen.
Beste bi itsasontzik sorospen lanetan parte hartu zuten eta horietako baten patroia José Domingo Anasagasti, “Olandes” –Donostiako praktikoa- izan zen. Ezin izan zuten ez Maria beste ia 40 marinelei laguntza eman. Egun horretatik aurrera “Mari” arrantzaleen ikur bilakatu zen. Itsasoan lan egiten dutenen elkar laguntza eredu.
Urteak pasa ziren eta Donostian, Salbamendu elkartea sortu zen, egoera hauei aurre egiteko eta urte batzuk geroago, 1912ko urtarrilaren 9an, Sociedad de Oceanografíak sustaturik eta Mariren ilobak baita bultzaturik, Donostiako Kaiko San Pedro kaperako eskola-aretoan espainiar estatuko lehen arrantza eskola sortu zen, bere baitan itsas salbamendurako ezagutzak ematen zirelarik.
Hau dela eta Mari eredu izanda, itsasoan arazoak dituztenei laguntzen dieten pertsonei, egun hau beren omenez da.

























































