Ciaboga


Ciaboga, 9. zk.
Donostia, 2025
Irabazleen patroia: Antonio Maria Uranga Garate
Ciaboga aldizkariaren bederatzigarren alea dugu hau. Gaur egun, euskal itsas historiaren dibulgazio-aldizkaria da, eta mende bat lehenago, 1925ean, jokatutako Kontxako Banderaren estropadaren nondik norakoak jasotzen ditu.
Oraingoan, arraunaren alorreko hainbat adituren iritzi artikuluak jasotzen ditu aldikariak.
Ciabogari buruz
Ciaboga aldizkariaren berrargitalpena Kontxako Estropadetako ondarea berreskuratu nahi duen proiektu baten barnean sortzen da, estropada honen balio etografiko eta kulturala azalarazten da orain dela ehun urteko estropadak berreskuratuz.
Proiektu honen lehen edizioa 2017an egin zen, eta Ciaboga aldizkari berriaren 1. zenbakiak 1917ko estropadetan zentratzen du bere ikerketa eta dibulgazioa.
Aldizkari honek arraunaren munduan izan zuen garrantzia azpimarratu nahi da, 1924an sortu zen, eta ia 40 urtez argitaratu zen, 1935etik 1942ra bitartean izan ezik. Edukiak arraunaren munduari lotuta egon izan ziren beti, euskal gizartearen gertaera garrantzitsuenak ahaztu gabe. Hirugarren berrargitalpen bat izan zuen 1992an, iraupena laburra izan bazen ere.