Bisita

Bisita gidatua

San Juan Ontziaren ezaugarri ozeanikoak

Zazpi itsasontzik osatu zuten Elkanoren bigarren bidaiako flota, horietako asko Bilboko Itsasadarrean eraikitakoak. Flota horren eraikuntza Elkanok berak zuzendu zuen, bere itsasontziek ezaugarri guztiak batzen zituzten bidaia ozeaniko bat egin ahal izateko.

Albaolako San Juan itsasontzia bisitatuz, XVI. mendeko nabe ozeanikoak nolakoak ziren ezagutuko dugu. Pasaiako baleontziak ozeanoa zeharkatu behar zuen itsasontzi baten ezaugarriak erakusten dizkigu, eta Elkanok erabili zituen itsasontziek nolakoak izan behar zuten ulertzeko adibide gisa balio digu.

icono de calendario

Ekainak 13 / 11:00

icono de ticket

Izen ematea maiatzetik aurrera

Icono marcador de dirección

San Juan ontzia, Pasaia

icono de teléfono para dudas

Informazio gehiago:

943 43 00 51