Agenda
Festibala
Ondarearen Europako jardunaldiak
Beste urte batez, Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu dira, oraingoan «Ondarea arriskuan» lelopean. Gure ondarea mehatxatzen duten hainbat arriskuren inguruan kontzientzia sortzen du gaiak, eta hauxe nola babestu eta balioetsi dezakegun hausnartzera bultzatzen du.
Programaren barruan, Euskal Itsas Museoak arriskuan dagoen eta desagertzeko bidean den ondare hori berreskuratu eta zaintzea helburu duten bi jarduera eskaintzen ditu:
Hizkitik paperera, Euskal tipografiak ezagutzen Maialen Arozena eta Jabier Rodríguezen eskutik, fanzine tailer bat antolatuko dugu Euskal Herriko XX. mendeko tipografiak ezagutarazteko. Irailaren 26an museoko ganbaran egingo da jarduera hau.
Tinatxo estropadak: Estropada xelebre honen helburua gure kostaldean galtzen ari den tradizio bat berreskuratzea da Txapelketako irabazleak sari berezi bat jasoko du: “Joanes de Areizaga” bandera, ustez tina bat erabiltzen lehenengoetarikoa izan zen pertsonaren omenez sortua. 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera hau urriaren 3an ospatuko da.


























































