Berriak

Aurkezpenak

Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza erakusketa inauguratu dugu

Joan den abenduaren 4an Elkano-Urdaneta: Ozeanoen aurkikuntza aldi baterako erakusketa berria inauguratu genuen

Elkanoren bigarren bidai ezezaguna.

Erakusketak 1525ean Garcia Jofre de Loaisaren agindupean eta Juan Sebastian Elkano pilotu nagusi zelabA Coruñatik abiatu zen espedizioa aurkezten du. Portuko Museoak Elkanore iradokizunak jarraituz bigarren zeharkaldi honetarako egindako prestaketa-lan zehatza erakusten du, azkenean amaiera tragikoa izan zuena.

Andres Urdaneta, Elkanoren dizipulua eta XVI. mendeko erronka nautiko handiaren konponbidean funtsezkoa den pertsona hartzen du ardatz gisa Euskal Itsas Museoak. Moluketara iritsi zenean eta Indonesian eman zituen ia bederatzi urteetan, bertako nabigatzaileengandik ikasi zuen eta Ekialdeko eta Mendebaldeko jakintza nautikoak batu zituen.

Euskal Itsas Museoko zuzendari zientifikoak, Xabier Albedik, azpimarratu du: “Munduaren Lehen Itzuliaren ondoren, Elkanoren bigarren bidaia izan zen, hain zuzen, ozeanoen aurkikuntza-prozesurako bigarren pausua; hau da, nabigazio ozeaniko globalaren eta mugarik gabekoaren bigarren kapitulua, Andres de Urdaneta bere ikasleak gauzatutakoa, eta zalantzarik gabe, Euskal Herriak Gizateriaren Historiari egindako ekarpenik handiena dena.

Bidaia haren historia kontatzen duten maketak, pinturak eta dokumentuak daude ikusgai Donostiako portuko dorretxean. Erakusketak Gordailua, Legazpi Dorretxea, Arantzazuko Santutegia, San Telmo Museoa eta Ordiziako Udalaren funtsetako 30 pieza inguru biltzen ditu, baita Madrilgo Untzi Museoaren eta Simancaseko Artxibo Nagusiaren erreprodukzioak ere.