Erakusketak

Exposición

K-TOÑO FRADE: ESTROPADEN KOLOREAK

04/09/2025-02/11/2025

Euskal Itsas Museoko ganbaran, irailaren 4tik azaroaren 2ra arte, Juan Antonio Frade Villar marrazkilari, kartelgile, karikaturagile, liburu-ilustratzaile eta idazle kostunbrista ospetsuari eskainitako erakusketa izango dugu. Orioko Arraun Elkartetik etorritako 20 ilustrazio original biltzen ditu erakusketak, bere estilo berezia islatzen dutenak. Irudi multzo honek arraunaren eta estropaden indarra eta grina erakusten ditu.