Berriak
Beste albisteak
Euskal Itsas Museoak eta Kofradia-Itsas Etxeak Euskadiko baxurako arrantzari eskainitako gune berri bat inauguratu dute
«Euskadiko baxurako arrantza» izeneko espazio berri honek Euskadiko artisau- eta baxura-arrantza ezagutzeko aukera ematen dio publikoari: bertako espezie nagusiak, denboraldiak, arrantza-teknikak eta, batez ere, arrantza hori ahalbidetzen duten pertsonak. Eduki interaktiboen, 3D betaurrekoen eta tablet-en bidez, bisitariek arrantza-kanpaina nagusiak zeintzuk diren, itsasontzian bizitza nolakoa den eta itsasoko jendeak jasangarritasunaren alde nola lan egiten duen ezagutzeko aukera izango dute. Hala nola, etorkizuneko proiekzio oso interesgarria duen sektore bat biztanleriari hurbiltzea eta arrantza etorkizuneko belaunaldientzako lan-aukera gisa ezagutaraztea du helburu eta, era berean, euskal itsas eta kultura nortasuna indartzen laguntzea.
Proiektu honek Euskal Itsas Museoan duen presentzia bereziki esanguratsua da; izan ere, Kofradia-Itsas Etxearekin lankidetzan egin da, eta arrantzari balioa ematea du helburu, gure etorkizunaren, historiaren, ondarearen eta itsas kulturaren funtsezko elementu gisa. “Txoko” honetan arrantza ogibide, sektore eta jarduera gisa islatzen da, eta Euskal Itsas Museoan falta ezin zitekeen itsasoko bizitzaren, eremuaren eta kontzeptuaren garrantzia nabarmentzen du.
«Euskadiko baxurako arrantza» gunea museoko ganbaran bisitatu ahal izango da, aldez aurretik erreserbatu gabe. «Euskadiko baxurako arrantza» gunea museoko ganbaran bisitatu ahal izango da, aldez aurretik erreserbatu gabe.





























































