Berriak

Berriak

IPUSCUA 1025-2025

Ibilbide bat duela mila urteko kostaldean zehar

Ipuscua lurraldea lehenengo aldiz aipatu zen mila urte bete direlarik, Euskal Itsas Museoak Gipuzkoako kostaldean zehar dauden hogei bat kokaleku bisitatzeko ibilbide bat proposatzen du. Enklabe horiek XI. eta XII. mendeetako dokumentazioan aipatzen dira, edo aztarnategi arkeologiko garrantzitsuen kokaleku dira eta garai hartako errealitatearen ezaugarri diren elementu arkitektoniko eta artistikoak gordetzen dituzte.

Garaiko kostaldeko 20 puntu esanguratsu batzen dituen mapa bat izango duzue, ekainaren 24tik aurrera, gure webgunean eskuragarri. Gainera Museoan bertan, edo herri hauetako turismo bulegoetan ibilbide historiko hau markatzen duen esku-orri bat aurkituko duzue.