Bisita

Mahai ingurua

Emakumeen papera zeharkaldi ozeanikoetan

Gure historia unibertsalean giltzarri izan arren, emakumeak kontakizun historikoaren itzaletan geratu dira beti, eta jarduera honen bidez XVI. mendeko bi pertsonaia femenino ezagutarazi nahi ditugu: Gracia de Urdaneta eta Catalina de Portu. Lehenengoa, Moluketan jaioa baina umetan bere aitarekin, Andres Urdanetarekin, Ordiziara eramana, azkenean Gipuzkoako herrian finkatu zen. Bigarrena, Elkano familiaren matriarka, Indietako Kontseiluaren aurrean borrokatu zen hildako seme-alabei ordaintzeke zeuden soldatak eskatzeko.

Mahai-inguru hau hainbat adituk osatuko dute: David Cano, Arantzazuko Frantziskotar Liburutegi eta Artxiboko Artxibozaina eta Janire Castrillo, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakaslea.

icono de calendario

Otsailak 25/ 19:00

icono de ticket

3€

icono de teléfono para dudas

Informazio gehiago:

943 43 00 51