#KONTXA1924

ELKARRIZKETA

CIABOGA #KONTXA1924

Ciaboga aldizkaria ezagutarazten duen bide hau, #KONTXA1924 proiektuaren barruan sortu dugu. Bertan, Eider Arruti gizarte antropologoa eta Ibon Gaztañazpi kirol kazetaria elkarrizketatu ditugu, aldizkari honen historian murgildu gaituzte, beti ere honen garrantzia azpimarratuz. Bideo hau bi arraunzaleren arteko elkarrizketa baten emaitza da eta biek zalantzarik gabe, aldizkari hau ezinbesteko bitarteko dokumentaltzat hartzen dute.